miércoles, 28 de noviembre de 2012

Eskola porrota




"Eskola porrota" askotan entzuten den bi hitz dira. Egunero ikastetxeetan ematen den arazoa da, arrazoi ezberdinengatik. Uste dugu eskola porrota faktore intelektualagatik ematen dela baina, hori ez da egia. Beste hainbat faktore baitaude eskola porrotan eragina dutenak, esaterako, motibazioa, arazo emozionalak, ikaste teknikak eta ohiturak, irakasleak berak,..etab.

Gaia interesgarria irudituko zaizuelakoan artikulo bat jarri dizuet, nahi izanez gero, irakur dezazuen.


Eskola porrota:Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

Nahasketa emozionalak eta ikasketarenak





Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez duenean eskola porrotaz hitz egin dezakegu. Horren ondorioz hezkuntzarekiko jarrera negatiboa izan ohi da. Eskola porrota eragin dezaketen arrazoiak asko dira. Azpimarragarrienak ikaskuntzaren nahasketak dira eta nahasketa emozionalak. Ikerketen arabera, datuak ezberdinak dira baina esan daiteke porroten %2 soilik direla faktore intelektualen ondorioa, %29, aldiz, ikasketa faktoreak eragindakoak dira, dislexiak besteak beste. Porrot proportzio bera eragiten dute mota guztietako nahasketa emozionalek. %10eko portzentajeak, berriz, Arreta Defizitak eragindako Nahasketa hiperaktibitateekin (ADNH) lotura estua du.
Halaber, haurrak ikasturte batez baino gehiago ikaskuntza arazoak pilatu izanaren ondorioz ere suerta daiteke eskola porrota, eta era berean haurra ikastetxean ez egokitu izanaren sintoma garbia da, hain zuzen ere, ongi ez hausnartu, antolatu eta bideratu gabeko plan pedagogikoen ondorioa. Gehiegizko eskakizunekin eta ikaskuntza era ez eraginkorrekin du azken egoera honek ere harremana.





Eskola porrotaren arrazoiak
  • Intelektualak. Adin kronologiko eta intelektualaren arteko desegokitasunaren ondorioz sortzen dira, eta adimen urritasuna duten haurrengan zein haur supergaituengan ematen da. Halaber, aurreko ikasturteetan oinarri sendorik hartu ez izanaren ondorioz gerta daiteke.
Adimenaren neurketa banatzen den bi esparru orokorretako batean urritasunak antzematea izan ohi da ohikoena: ahozko espresioa edo eskuzko exekuzioa. Lehenengo arloan, beste faktore batzuen artean, ulermena eta hizkuntzaren erabilera hartzen dira kontuan, hala nola memoriaren forma espezifikoak, ulermena, hizkuntzaren erabilera, kontzentrazioa eta pentsamendu asoziatiboa. Bigarren arloan koordinazio basomotorea, pertzepzioaren antolaketa, ekintza baten inguruan planak egiteko gaitasuna eta beste faktore batzuk hartzen dira aintzat.
Urritasun intelektuala baldin badago, oso arina izanda ere, haurrak ezingo du behar dituen ezagutzak bereganatu eta eskolan atzeratu eta beste ikaskideekiko urrundu egingo da. Atzerapen hau ezin da berreskuratu eta haurra hobeto moldatuko da hezkuntza berezian. Hizketaren terapiarekin ere landu daiteke arazoa, okupaziozko edo heziketa terapiekin alegia. 

  • Motibazioa. Ikasleak adimen maila normala edo batez bestekoa baino altuagoa izan arren, eskola aprobetxamendu arazo larriak egon daitezke ikasteko motibaziorik ez badago. Honi dagokionean, ikaslearengan eragin handia dute maite duten pertsonen aitormena, onespen soziala eta epe motzerako xedeen lorpena. Eskolan ematen diren edukien eta gurea bezalako gizarte aldakor batek eskatzen dituen eskakizun errealen artean dagoen lotura txikia motibazioan eragiten duen garrantzi handiko beste faktore bat da. Ikasleek badakite eskolan eginiko ahalegin handiak bizitza errealean ez diela ezertarako balio izango eta arrakasta akademikoak ez diela inondik inora etorkizuneko arrakasta profesionala ziurtatuko.
Arazo honen irtenbidea topatzeko horren motibazio maila eskasa zerk eragiten duen jakin beharra dago. Hurrengo pausua motibazioa handitzen hasteko urratsak ematea da. Prozesu honek bere denbora behar du, eta kasu askotan profesionalen laguntza behar izaten da gogobeteko emaitzak lortzeko.
  • Arazo organikoak. Batzuetan eskolako martxa onarengan arazo fisiko batek izan dezake eragina, nolabaiteko absentismo maila eragiten duelarik. Eritasun kroniko bat ere egon daiteke haurrari nekea eragiten diona. Haurrarengan eragin fisikoa edo sentsoriala izan dezaketen arazoak ere egon daitezke oinarrizko ezagutzan oztopoak sortuz, ikusmenaren eta entzumenaren arazoak alegia (miopia, hipermetropia, hipoakusia, etab.). Bestalde, egiaztatuta dago baita ere gutxi edo gaizki lo egiten duten haurrek edo ongi elikatzen ez direnek, gosarian batez ere, nahi litzatekeena baino gutxiago ematen dutela eskolan. 
  • Arazo emozionalak. Gabezia afektiboak zein gehiegi babestuta dauden haurrengan gertatzen da, hala nola haur hiperaktiboengan, ez seguruetan edo gehiegizko fantasiaz edo gutxiespen sentimenduaz bizi direnengan, baita gurasoen galera sufritu duten haurrengan ere, guraso oso gogorrak dituzten haurrengan, etxeko giro txarra dutenengan, etab. Egoera hauek nortasun arazoak ekartzen dituzte, hala nola ezegonkortasuna, haserrea eta jarrera negatiboak irakasle zein beste ikasleen aurrean.
Horrek guztiak eskolan integratzeko arazo handiak ekartzen ditu. Haurrak "eskola fobia" ere izan dezake. Eskolarekin izandako lehenengo harremanetan sortzen da eta eskolako lanekiko aurkakotasun jarreraz adierazten da eskola bizitzan zehar.

  • Ikaste teknika eta ohiturak. Ikasle askok ez dakite nola ikasi. Inork ez die lan egin edo ikasteko modua erakutsi. Ikasten ikasi beharra dago. Gai bat ikasten asko ahalegintzeak, nola egin jakin gabe, emaitza urriak ekartzen ditu eta ikaslea, ondorioz, desanimatu egiten da. Ikastea ohitura bihurtzea arrakasta akademikoa lortzeko beste tresnetako bat da. Ikasketa eguneroko lana da, praktika iraunkorra eskatzen du, baina berez bizkorgarri ez bada, ohitura sortzea zailagoa da. 
  •  
  • Programazio desegokia. Batzuetan bere heldutasun intelektual mailarako oso zailak diren lanak eskatzen zaizkio haurrari. Maila bereko ikasle guztiek errendimendu bera izatea nahi izaten da. Batzuetan koordinazio falta dago eskola maila edo zikloen artean edo desadostasunak hezitzaile ezberdinen artean edota hezitzaile eta gurasoen artean, eta horrek guztiak haurra nahastu egin dezake. Eta zer esanik ez batzuetan bukatu gabe geratzen diren gaitegi luzeegiak ez direla aproposenak. 
  •  
  • Irakasleak. Gehiegizko klaseak direla, gainekoen edo espezialisten laguntza falta dela eta, batzuetan, irakasleak segurtasuna eza transmititzen dio ikasleari eta azpibalioetsi egiten du.




Irakasteko metodoak eraldatzeko proiektua

Artikulu honetan ikus dezakegu, Bilboko Begoñazpi Ikastolak Harvardeko Unibertsitatearein bat egin duela "Proiect zero" izeneko priektuan. Proiektu hau Harvardeko Unibertsitateak bideratu du eta irakasteko metodo berriak erakusten ditu, hau da, ikasleak ikasten ikas dezaten sormena sortuz.

Hurrengo artikulu honetan, honen inguruan informazio gehiago daukazue. Animatu eta irakurri!!

Ikastola bilbaina

Begoñazpi mejora su enseñanza con la experiencia de docentes de Harvard

Dos profesores estadounidenses impartirán un seminario en la ikastola bilbaina
A. Atxutegi - Sábado, 1 de Septiembre de 2012 

Bilbao. En su camino continuo hacia la mejor enseñanza posible, la ikastola Begoñazpi dará este año un paso más. A principios del mes de septiembre, profesores de la prestigiosa universidad de Harvard se trasladarán hasta Bilbao para perfeccionar las técnicas educativas del centro. "La ikastola trabaja en pro de la mejora y de la innovación educativa. Es por ello que, en nuestro afán por ser los mejores, hemos establecido una alianza con la Universidad de Harvard para formarnos y así poder mejorar las competencias en el alumnado", explica Nerea Begoña Lopategi, directora de la ikastola.
Gracias a un acuerdo de colaboración con la universidad estadounidense, el profesorado profundizará en la denominada enseñanza para la comprensión. Este nuevo enfoque pedagógico hace hincapié en la mejora del aprendizaje de los alumnos basándose en técnicas de comprensión de las asignaturas y en la organización del trabajo en el aula, entre otros aspectos.
Formación al claustro Así, el próximo mes de septiembre, dos profesores de la universidad de Harvard, ambos especializados en el desarrollo profesional de los docentes, impartirán durante tres días un curso de formación al claustro de profesores del centro bilbaino. Estas clases se llevarán a cabo los días 3, 4 y 5 se septiembre en las instalaciones de la ikastola en el barrio de Txurdinaga.
La idea de impartir este curso de mejora en la capacitación de los profesores surgió a raíz de la visita que realizaron dos docentes del centro bilbaino a la prestigiosa universidad americana. Y es que Harvard es, de hecho, la institución de enseñanza superior más antigua de Estados Unidos. Los profesores viajaron hasta Boston para participar en el Project Zero, un proyecto de investigación pionero desarrollado por la universidad de Harvard para mejorar la educación, la enseñanza, el pensamiento y la creatividad en las artes. A raíz de sus experiencias, estos profesores plantearon las nuevas técnicas educativas a la ikastola, que contactó con los expertos de la universidad que desarrollaron el proyecto. Finalmente, serán las profesoras Patricia León y María Ximena Barrera, ambas con una dilatada experiencia en la enseñanza para la comprensión, las que impartan el curso de formación.

labor premiada La comprensión de nuevas técnicas pedagógicas procedentes de la prestigiosa universidad norteamericana es una iniciativa más dentro de las que lleva el centro en constante evolución. Por ello ha sido galardonado con varios premios. El pasado marzo, la ikastola Begoñazpi recibió en el parque tecnológico de Zamudio el premio a las buenas prácticas en Eficacia y Competitividad que entrega el Club 400 de Euskalit. En concreto por un proyecto de aprendizaje de servicios que ha supuesto un gran cambio metodológico. Fuentes del centro indican que "como nuestro reto diario es la mejora y la innovación, reconocimientos como este, además de darnos fuerza para seguir, nos manifiesta que seguimos el buen camino".
Pero no solo reciben premios, también los otorga. El pasado año la ikastola instituyó el Gazte Role Model Saria con el que se reconoce la dedicación, esfuerzo, creatividad, buen hacer y el lado más humano de las personas. Desde la entidad pretenden con estos galardones poner en valor "actitudes que marquen el camino a seguir y el proyecto de vida de futuras generaciones".
El centro escolar Begoñazpi, dependiente del Obispado de Bilbao, cuenta en la actualidad con más de 1.600 alumnos y es uno de los más avanzados en Euskadi. "Desde hace varios años Begoñazpi está inmersa en la búsqueda de una práctica pedagógica centrada en la persona con un eje: debemos enseñar a pensar", sostiene la directora.

Zertan datza eskola tradizionala ?




Nolakoa da hezkuntza tradizionala ?
Bideo honek hezkunzta tradizionala nolakoa den esaten digo horri kritika eginez. Bideo interesgarria da, ta hausnartzeko balio zaigu, ea horren alde edo kontra gauden ikusteko.
Zerbait egin genezake hezkuntza tradizionalari uko egiteko?




Ikasleok, edo behintzat ikasle askok, ikasi nahi dugu baina ez inoren inposaketapean izan ere, hezkuntza tradizionala askotan hortara mugatzen da. Esan beharra dago eskola, mundua menperatzen duten agintari berdinengatik  sortua dela. Eta honen aurreran, guk ez dugu horren kontrako ezer ere egiten.
Eskolaren betiko helburua jendea eraldatzea izan da askeak eta independenteak direla sinestaraziz baina, euren helburu bakarra ikasleok eurentzat ekoiztea da, gizarteak aurrera egin dezan. Gainera, irakasgaiak gainditu edo errepikatzen dituzten zenbaki hutsak gara eta ikasle taldeak homogeneoak direla uste dute, desberdintasunen aurka eginez.
Hezkuntza tradizionak informazio hutsa buruan sartzeko helburua izan du eta horrek jakintsuak egin baino, ezjakintsuak bihurtzen gaitu. Hezkuntza librea gure esperientziak kontuan hartzean datza, eta norberak ikasi nahi duena ikastea bidea zein den ikertuz.
Amaitzeko esan beharra daukat, guztiok aukera berdinak izan behar ditugula, eta ezin dugula hezkuntzan aurrera egiteko erritmo desberidnak izateagatik, pertsonak baztertu.






martes, 27 de noviembre de 2012

Finlandiako hezkuntza

Bideo honetan ikus dezakegu nolakoa den Finlandiako hezkuntza eta gainera, gure hezkuntza sistemarekin dituen aldeak azter ditzakegu.

Gure hezkuntza sistema aldatu beharko genuke Finlandiak lortzen dituun emaitzak ikusita?





Eskola 2.0

Gaur egun poliki-poliki teknologia berriak hezuntzan sartzen ari direla jakin badakigu, arbela elektronikoak, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea,..etab. Dena den, oraindik hauen erabilpenaren inguruan zalantza asko daude.

Egia da,  ikasleek ikasteko beharra dutela baina, irakasleek ere gaur egungo egoerara moldatu beharra daukate. Askok, ez dituzte teknologia berriak kontrolatzen betidanik liburuak erabiliz irakatsi dutelako, baina, gizartea aldatuz doa eta horrekin batera hezkuntza. Beraz, garrantzitsua da eskola gizartearekin bat egitea eta bai irakasleak bai ikasleak euren beharretara moldatzea.

Hurrengo bideoak "Eskola 2.0" gaiaren inguruan hitz egiten du:




Interesgarria iruditu zaizuela espero dut!