miércoles, 10 de diciembre de 2014

PLE ak aztertuz!



Aste honetako lehenengo jarduera honetan, web orrialde honetan sartu behar izan gara bertan agertzen diren PLE ak ikusteko. http://edtechpost.wikispaces.com/PLE+Diagrams#wenmouth
Bertatik, guretzat deigarrienak iruditu zaizkigun hiru PLE aukeratu behar izan ditugu.
Baina lehenik eta behin, PLE bat zer den azaltzea gustatuko litzaidake. PLE izena ingelesetik datorren laburdura bat da Personal Learning Environment. Euskaraz, ikasteko inguru pertsonala izango litzatekena. PLE ak  ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa antolatzen laguntzen dieten sistemak dira.
Aurrean aipatutako linkan sartu ondoren, hiru PLE aukeratu ditut:

-          Lehenengoa Stephen Downes - Another PLE Diagram –  aukeratu dut. PLE hau eskuz idatzitako eskema bat da non pertsona horren PLE a osatzen duen. PLE honek ez du argitsaunik eta ordenik agertzen, azkar egindakoa dirudi. Bertan, hiru zutabe markatzen ditu gehien bat, alde batetik, eduki pertsonalak bestetik, hezkuntza edukiak eta azkenik, ikasteko helburuak.
Hemen ikus dezakezu PLEa :

-          Aurkeratutako bigarrena, Gabi Witthaus - PLE or VLE ena izan da. PLE honek ez du irudirik, letrak solik agertzen dira. Bertan hainbat atal bereizten ditu. Berak sortu nahi duen PLE an zer sartzen duen azaltzen digu, eta gauzak bakoitzak zertarako balio duen azaltzen digu. Hau da, adibidez, beste leku batzuetan dauden pertsonekin elkar komunikatzeko erabiltzen duen baliabidea “Skype”, “Second life”, “Adobe Connect”,.. direla jartzen du. Metodo hau baliabide guztekin egiten du, zertarako balio duen eta zein den erabiltzen duen programa.

-          Hirugarrena eta azkena, Katherine Pisana - My PLE and 3 Sub PLEs oriented towards specific learning networks PLEa izan da. Honako PLE an eskemaren erdian “pertsona” agertu egiten da, eta horretatik geziak ateratzen dira erabiltzen dituen baliabide, programak,..guztia adieraziz. Nahiko bisuala da, izan ere, erabiltzen dituen tresna guztiak irudiz ere agertu egiten dira.

Hauek izan dira aukertu ditutan hiru PLE ak eta horietatik gehien gustatu zaidana bisualki algian hirugarrena izango litzateke, argazkiekin adierazita agertzen delako baina, informazioaren aldetik argiena eta baliagarriena bigarrena iruditu zait. Izan ere, erabilitako tresna bakoitzak zertarako balio duen adierazten du eta horrek, gauzak hobeto antolatzen laguntzeko aukera ematen dizu.

Hiruren artean gutxien erakarri nauena, lehenengoa izan da. Izan ere, PLE hori ez dago bat ere garbi adierazita, ez da ondo ulertzen eta benetako PLE a sortu baino lehenagoko eskema bat dirudi. Horregatik, ez zait bat ere gustatu bere PLE a adierazteko modua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario