miércoles, 10 de diciembre de 2014

Ikaskuntza prozesuan zein tresna erabili?



Ikaskuntza prozesuan zehar hainbat programa edo tresna berri erabili izan ditut inoiz ez nituenak erabili. Horietako batzuk erabilgarriak izan dira oso nire ikasketa prozesurako, lanak antolatzeko, informazioa biltzeko, etab. Beste batzuk ordea ez dira hain erabilgarriak izan.

Nire ikasketa przesuan zehar gehien erabili ditudan tresnak hurrengoak izan dira:

  • ·         Unibertsiateari dagokionez, lau urte hauetan gehien erabili dudan tresna Google Drive izan da. Tresna hau batez ere talde lanak elkar trukatzeko eta bertan talde moduan lan egiteko erabili dut batez ere. Izan ere, tresna honek momentu berean dokumentu horretan sartuta dauden partaide guztiek idaz dezakete momentu berean. Horretaz gain, txat-a irekitzeko aukera ematen dizu eta partaideekin zuzenko elkarrizketa izateko aukera ere.
Nire ustez, tresna oso baliagarria da ikasketa prozesu esanguratsu bat emateko. Nik beranduegi ezagututakoa da, baina, uste dut aurreko ikasketetan erabiltzeko aukera eman balidate, arlo asko erraza antolatu ahal izango nituen.

  • ·         Erabilitako bigarren tresna Power Pointa izan da. Egia da betiko tresna dela ez dela oso berritzailea, baina, aurrera eramaten ari naizen ikasketa honetan, aurkezpenak egunerokotasuneko egoerak dira. Egiten ditugun lan gehienek aurkezpena dute ondoren, eta modu argi batean azaltzeko Power Point-a nahiko erablilgarria da. honen bitartez, burututako lan idatzia, era eskematiko batean ipintzeko aukera ematen dizu eta modu bisual batean erakargarriagoa bilakatuz.

  • ·         Hirugarrenari dagokionez, blogak sortzeko Blogger izan da. Honen bitartez, taldean osatutako lanak igotzeko aukera ematen dizu eta gainontzeko taldeek ere  egin dituztenak ikusteko aukera ematen dizu. Gainera, tresna hau ere bisualki erakargarria egin dezakezu eta nahiduzun informazioa igotzeko aukera ematen dizu nahi duzun moduan moldatuz,sortuz eta bereraikiz.
Ikasketa prozesuan erabili ez ditudan tresnak hurrengoak izan dira:

  • ·         Foroak ez ditut ikasketa prozesuan erabiltzen, foroak nire aisialdirako momentuetan erabiltzen ditut gehiago, baina gauza formaletarako edo ikasketa prozesu esanguratzu baterako, nire ustez, ez dira hain erabilgarriak informazioaren aldetik.
  • ·         Sare sozialak ( Facebook eta Twitter) ere ez ditut ikasketa prozeuan erabili. Hauek ere, beste eremu batean erabilitzen ditut. Twiiter eta Facebook erabiltzen ditudan sare sozialak dira, baina, ikasteko ez diet erabilpenik eman. Normlaean, twitterra esaterako, informazioa jasotzeko erabiltzen dudan tresna da, egunkari bat izango balitz moduan, eta Facebook ari dagokionez, lagunen artean argazkiak edo informazioa elkartukatzeko erabili ohi dut.
  • ·         Wikipedia web orrialdea egia da askotan bisitatu dudala, baina, gauza serioetaz edo lan formalak egin behar baditut ez naiz orrialde honetan sartzen. Askotan, hemengo informazioa ez da zuzena izatean, azken finean, entziklopedia askea denez bere gauza negatiboak ere baditu nahiz eta asko ere positiboak izan. Beraz, wikipedia erabiltzen dut baina ez ikasketa prozesuan erabiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario