miércoles, 28 de noviembre de 2012

Zertan datza eskola tradizionala ?




Nolakoa da hezkuntza tradizionala ?
Bideo honek hezkunzta tradizionala nolakoa den esaten digo horri kritika eginez. Bideo interesgarria da, ta hausnartzeko balio zaigu, ea horren alde edo kontra gauden ikusteko.
Zerbait egin genezake hezkuntza tradizionalari uko egiteko?




Ikasleok, edo behintzat ikasle askok, ikasi nahi dugu baina ez inoren inposaketapean izan ere, hezkuntza tradizionala askotan hortara mugatzen da. Esan beharra dago eskola, mundua menperatzen duten agintari berdinengatik  sortua dela. Eta honen aurreran, guk ez dugu horren kontrako ezer ere egiten.
Eskolaren betiko helburua jendea eraldatzea izan da askeak eta independenteak direla sinestaraziz baina, euren helburu bakarra ikasleok eurentzat ekoiztea da, gizarteak aurrera egin dezan. Gainera, irakasgaiak gainditu edo errepikatzen dituzten zenbaki hutsak gara eta ikasle taldeak homogeneoak direla uste dute, desberdintasunen aurka eginez.
Hezkuntza tradizionak informazio hutsa buruan sartzeko helburua izan du eta horrek jakintsuak egin baino, ezjakintsuak bihurtzen gaitu. Hezkuntza librea gure esperientziak kontuan hartzean datza, eta norberak ikasi nahi duena ikastea bidea zein den ikertuz.
Amaitzeko esan beharra daukat, guztiok aukera berdinak izan behar ditugula, eta ezin dugula hezkuntzan aurrera egiteko erritmo desberidnak izateagatik, pertsonak baztertu.






No hay comentarios:

Publicar un comentario