miércoles, 10 de diciembre de 2014

Ikaskuntza prozesuan zein tresna erabili?



Ikaskuntza prozesuan zehar hainbat programa edo tresna berri erabili izan ditut inoiz ez nituenak erabili. Horietako batzuk erabilgarriak izan dira oso nire ikasketa prozesurako, lanak antolatzeko, informazioa biltzeko, etab. Beste batzuk ordea ez dira hain erabilgarriak izan.

Nire ikasketa przesuan zehar gehien erabili ditudan tresnak hurrengoak izan dira:

  • ·         Unibertsiateari dagokionez, lau urte hauetan gehien erabili dudan tresna Google Drive izan da. Tresna hau batez ere talde lanak elkar trukatzeko eta bertan talde moduan lan egiteko erabili dut batez ere. Izan ere, tresna honek momentu berean dokumentu horretan sartuta dauden partaide guztiek idaz dezakete momentu berean. Horretaz gain, txat-a irekitzeko aukera ematen dizu eta partaideekin zuzenko elkarrizketa izateko aukera ere.
Nire ustez, tresna oso baliagarria da ikasketa prozesu esanguratsu bat emateko. Nik beranduegi ezagututakoa da, baina, uste dut aurreko ikasketetan erabiltzeko aukera eman balidate, arlo asko erraza antolatu ahal izango nituen.

  • ·         Erabilitako bigarren tresna Power Pointa izan da. Egia da betiko tresna dela ez dela oso berritzailea, baina, aurrera eramaten ari naizen ikasketa honetan, aurkezpenak egunerokotasuneko egoerak dira. Egiten ditugun lan gehienek aurkezpena dute ondoren, eta modu argi batean azaltzeko Power Point-a nahiko erablilgarria da. honen bitartez, burututako lan idatzia, era eskematiko batean ipintzeko aukera ematen dizu eta modu bisual batean erakargarriagoa bilakatuz.

  • ·         Hirugarrenari dagokionez, blogak sortzeko Blogger izan da. Honen bitartez, taldean osatutako lanak igotzeko aukera ematen dizu eta gainontzeko taldeek ere  egin dituztenak ikusteko aukera ematen dizu. Gainera, tresna hau ere bisualki erakargarria egin dezakezu eta nahiduzun informazioa igotzeko aukera ematen dizu nahi duzun moduan moldatuz,sortuz eta bereraikiz.
Ikasketa prozesuan erabili ez ditudan tresnak hurrengoak izan dira:

  • ·         Foroak ez ditut ikasketa prozesuan erabiltzen, foroak nire aisialdirako momentuetan erabiltzen ditut gehiago, baina gauza formaletarako edo ikasketa prozesu esanguratzu baterako, nire ustez, ez dira hain erabilgarriak informazioaren aldetik.
  • ·         Sare sozialak ( Facebook eta Twitter) ere ez ditut ikasketa prozeuan erabili. Hauek ere, beste eremu batean erabilitzen ditut. Twiiter eta Facebook erabiltzen ditudan sare sozialak dira, baina, ikasteko ez diet erabilpenik eman. Normlaean, twitterra esaterako, informazioa jasotzeko erabiltzen dudan tresna da, egunkari bat izango balitz moduan, eta Facebook ari dagokionez, lagunen artean argazkiak edo informazioa elkartukatzeko erabili ohi dut.
  • ·         Wikipedia web orrialdea egia da askotan bisitatu dudala, baina, gauza serioetaz edo lan formalak egin behar baditut ez naiz orrialde honetan sartzen. Askotan, hemengo informazioa ez da zuzena izatean, azken finean, entziklopedia askea denez bere gauza negatiboak ere baditu nahiz eta asko ere positiboak izan. Beraz, wikipedia erabiltzen dut baina ez ikasketa prozesuan erabiltzeko.

PLE ak aztertuz!



Aste honetako lehenengo jarduera honetan, web orrialde honetan sartu behar izan gara bertan agertzen diren PLE ak ikusteko. http://edtechpost.wikispaces.com/PLE+Diagrams#wenmouth
Bertatik, guretzat deigarrienak iruditu zaizkigun hiru PLE aukeratu behar izan ditugu.
Baina lehenik eta behin, PLE bat zer den azaltzea gustatuko litzaidake. PLE izena ingelesetik datorren laburdura bat da Personal Learning Environment. Euskaraz, ikasteko inguru pertsonala izango litzatekena. PLE ak  ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa antolatzen laguntzen dieten sistemak dira.
Aurrean aipatutako linkan sartu ondoren, hiru PLE aukeratu ditut:

-          Lehenengoa Stephen Downes - Another PLE Diagram –  aukeratu dut. PLE hau eskuz idatzitako eskema bat da non pertsona horren PLE a osatzen duen. PLE honek ez du argitsaunik eta ordenik agertzen, azkar egindakoa dirudi. Bertan, hiru zutabe markatzen ditu gehien bat, alde batetik, eduki pertsonalak bestetik, hezkuntza edukiak eta azkenik, ikasteko helburuak.
Hemen ikus dezakezu PLEa :

-          Aurkeratutako bigarrena, Gabi Witthaus - PLE or VLE ena izan da. PLE honek ez du irudirik, letrak solik agertzen dira. Bertan hainbat atal bereizten ditu. Berak sortu nahi duen PLE an zer sartzen duen azaltzen digu, eta gauzak bakoitzak zertarako balio duen azaltzen digu. Hau da, adibidez, beste leku batzuetan dauden pertsonekin elkar komunikatzeko erabiltzen duen baliabidea “Skype”, “Second life”, “Adobe Connect”,.. direla jartzen du. Metodo hau baliabide guztekin egiten du, zertarako balio duen eta zein den erabiltzen duen programa.

-          Hirugarrena eta azkena, Katherine Pisana - My PLE and 3 Sub PLEs oriented towards specific learning networks PLEa izan da. Honako PLE an eskemaren erdian “pertsona” agertu egiten da, eta horretatik geziak ateratzen dira erabiltzen dituen baliabide, programak,..guztia adieraziz. Nahiko bisuala da, izan ere, erabiltzen dituen tresna guztiak irudiz ere agertu egiten dira.

Hauek izan dira aukertu ditutan hiru PLE ak eta horietatik gehien gustatu zaidana bisualki algian hirugarrena izango litzateke, argazkiekin adierazita agertzen delako baina, informazioaren aldetik argiena eta baliagarriena bigarrena iruditu zait. Izan ere, erabilitako tresna bakoitzak zertarako balio duen adierazten du eta horrek, gauzak hobeto antolatzen laguntzeko aukera ematen dizu.

Hiruren artean gutxien erakarri nauena, lehenengoa izan da. Izan ere, PLE hori ez dago bat ere garbi adierazita, ez da ondo ulertzen eta benetako PLE a sortu baino lehenagoko eskema bat dirudi. Horregatik, ez zait bat ere gustatu bere PLE a adierazteko modua.

lunes, 1 de diciembre de 2014

Wikipedian trasteatuz




Wikipedian ager daitezkeen datu okerrak bilatzen aritu gara eta hara eta Santurtziko biztanleriaren inguruan zalantzazko datu bat topatu dut. Hona hemen aurkitutakoa:

Laugarren asteko jarduera hau egiteko Wikipedian Santurtzi izena jarri dut. Santurtzin bizi naizenez, izen hori jartzearen arrazoia hori izan da.
Wikipediako orrialdean Santurtzik 2012. urtean  47 129 biztanle zituela jartzen du eta hori egiaztatu ahal izateko Santurtziko udalatxeak duen orrialdera jo dut, bertan agertzen diren daituak eta grafikoak ikusi ahal izateko. Santurtziko udaletxeko orrialdean zehatz mehatz 2012 uztailaren 2an 47 396 biztanle zeudela adierazten du. Beraz, Wikipedian agertzen den dauta ez dago zuzen.
Hemen uzten dizuet Wikipediako URLa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Santurtzi
Santurtziko udalaren URL a” GoogleURL  shortener” en bitartez laburtu dut: http://goo.gl/K5I44K
Hala ere,  Wikipedian 2012 urten zeuden biztanleak adierazten ditu baina, beharrezkoa da eguneratuagoa egotea eta gutxienez 2013ko biztanle kopurua adieraztea.  Santurtzin  2013ko uztailaren 1ean  46.946 biztanle zeuden.
Datu hori eguneratu ahal izateko hemen uzten dizuet Santurtziko Udalaren orrialdeko URLa: http://goo.gl/8ougI5
 SANTURTZIKO PORTUA